Euskal
Kirol Federazioen Batasuna Sergofi Taldearekin akordio batetara heldu da, bere
kideentzat baldintza abantailatsuetan itzulpengintza idatzi eta interpretaziorako
zerbitzuak eskaintzeko. Interpretazio lanak modu ezberdinetan izango dira: laguntzaile,
kontsekutiboa, eta aldiberekoa.
Era honetan, EKFBk eta federazio kide guztiek itzulpenak eskatu ahal izango
dizkiote enpresa honi. Testuak teknikoak, merkataritzakoak, edozein motatako
txostenak, edo web orrialdeentzako edukiak izan daitezke, euskaraz edo beste
edozein hizkuntzatan.
Itzulpengintza lanak natiboak diren itzultzaile profesionalek egiten dituzte,
jatorrizko diseinua eta konfidentzialtasuna errespetatuz. Sergofi Itzulpenak
premiazko eskaerei erantzuna ematen die, baita edozein formatutako testuak
eta bolumen handiko testuak edozein itzulpengintza lani irtenbidea emateko
helburuarekin.
Informazio gehiago eta harremanak: