EKFB/UFDVk
Presslan komunikazio enpresarekin elkarlanerako
akordioa sinatu du komunikabideekiko harremanak
kudeatzeko. Akordioak Prentsako Kabinete propiorik
ez duten elkarteko federazioak barneratzen ditu,
Presslanek EKFB/UFDVri eskaintzen dizkion
zerbitzuetariko batzuei etekin atera diezaioten.
Prentsa Zerbitzuaren Xedea euskal kirol federatu osoa
iritzi publikora zabaltzea da, hots, kiroletako komunikabideek
aipatu ohi dituzten bizpahiru kiroletatik (beren mailarik
altuenetan) harantzago joatea.
Akordioak interesatuta dauden federazioei doako prentsa
zerbitzua edukitzeko aukera eskaintzen die. Zerbitzu honek
federazioek komunikabideen aurrean interesgarritzat jotzen
dituzten gai guztiei buruzko prentsa oharren bidalketa,
EKFBren web orrialdean sartu beharreko
berritasunak edota prentsaurrekoen antolakuntza eta deialdia
bere kirol modalitatea bultzatzeko asmoz.
E-maila: presslan@sarenet.es
Mugikorra: 686 966 399 (Jose A. Pérez Capetillo)
Telefono eta fax: 944 165 711