ZUZENBIDE-KONTABILITATE-FISKALITATE-LAN
AHOLKULARITZA ZERBITZUA
Euskadiko 14/1998 Kirol Legeko 36 artikuluak honako
helburu hauek dituela dio: kirolaren hobekuntza eta garapenerako
oinarri komunen bilaketa, bere kirol helburuen defentsa
eta betetze hobea, kirol federazioen estruktura administratibo
edo laguntza teknikorako estruktura komunen ezarpena.
Helburu hau betetzeko asmoarekin, Euskal Kirol Federazioen
Batasunetik doako aholkularitza zerbitzu bat martxan jartzea
erabaki da, zuzenbide-kirol, zerga, lan eta kontabilitate
arloei dagokienez, eta legearekin lotuta beren eskubide
eta betebeharrak zeintzuk diren jakiteko aholkularitza
jaso nahi duten Batasuneko kide diren federazio guztien
probetxurako.
Euskal Kirol Federazioen Batasunaren aholkularitza zerbitzu
honek aurkezten zaizkion zalantzei era egoki batean aurre
egiteko profesional taldea dauka. Euskal Kirol Federazioen
Batasunetik ahalik eta erosotasun gehiena aurkezten duen
aholkularitza zerbitzua eskaintzen saiatu gara, informazio
teknologia berriek ematen dizkiguten abantaila guztiak
aprobetxatuz, eta honetarako edozein une eta tokitan galderak
egitea ahalbidetzen duen sistema pentsatu da.
Aipatutako euskal kirol federazioek programa honen bitartez
egin ditzaketen galderak euskal kirol federazioei dagozkien
zuzenbide-kirol, zerga, lan eta kontabilitate arloei dagozkien
funtzio, eskubide eta betebeharrei buruzkoak izan daitezke.
Alderantziz, doako aholkularitza programa hau, bokazio
praktikoarekin jaiotzen dena, ez dago pentsatuta gai historiko
edo estatistikoei buruzko galderak erantzuteko, ezta epaileen
eta tribunalen auzipean dauden gaiei buruz kirol elkarteei
aholkularitza eskaintzeko.
Era berean, jakin arazi beharra dago, beraz, aholkularitza
zerbitzu honek ez duela dokumentuen idazketa edo epaiketa
kontuetan edota gatazka konkretuetan sartzea barneratzen.
Zerbitzu honek ere ez du dokumentuen estudioa barneratzen.
Nahiz eta doako aholkularitza zerbitzu hau Batasuneko
kide diren euskal kirol federazioei soilik zuzendua izan
arren, esan beharra dago Euskal Kirol Federazioen Batasuna
prest dagoela beste edozein kirol elkarteri aholkularitza
eskaintzeko, baina kasu honetan zerbitzua ez da doakoa
izango.
Erantsitako formularioaren bitartez kontsulta egin eta
gero, erantzuna bide beretik helduko zaio euskal kirol
federazioari. Egoera berezia ez balitz, erantzunak hiru
lan egunetako gehienezko epean bidaliko dira. Zerbitzu
hau beti egongo da irekita, Batasunetik komunikatutako
oporraldi egunetan izan ezik.
Informazio tresna berri hau euskal kirol federazioei
erabilgarria izango zaiela espero dugu eta, beraz, zuen
eskura gaude.
Kontaktatu
Gurekin