BULEGORAKO, INFORMATIKAKO, KIROLERAKO
ETA BESTELAKO MATERIALA ATXIKITAKO FEDERAZIOEN ETA HAUETAN
FEDERATUTA DAUDENENTZAKOA
EKFBk atxikitako federazio ezberdinei edozein erakunderen
eguneroko funtzionamendurako beharrezkoak diren erosketa
horiek egiteko unean ere talde bezala egiteko posibilitatea
proposatzen die. Kudeaketa egunez egun hobetzeko asmoz,
EKFB Tonkinex S.L. enpresarekin merkataritza akordio batetara
heldu da informatikako, bulegoko eta kiroletarako materiala
federazioei salneurri onetan komuneko erosketak egitea
erraztuko dielarik.
Erosketa operazioak bereziki gure federazioei zerbitzua
eskaintzeko diseinatua izan den sistema informatiko baten
bidez egingo dira. Prozedura hau Forum 21 sisteman datza(www.forum21.net),
Interneten 1998tik martxan diharduelarik, eta sistema
honetara gaur egun 1.800 enpresa hornitzaile atxikita
dituelarik.
EKFBren Web orrialdetik barne dagoen edozein kirol federazio
eta federatu Web zerbitzu esklusibo honetara heldu ahal
izango da honekin honako hauek egin ahal izango direlarik:
1. Komuneko
erosketa proiektuari buruzko informazioa jaso.
2. Bulegorako
material, informatikako material edota kirolerako materialetako
produktu bat aukeratu eta bere salneurria, hornitzailearen
datuak, eskaera egiteko erak (telefonoa, fax, e-mail
eta Internet) ikusi eta azkenik ordainketa erak eta zerbitzuaren
baldintzak kontsultatu.
3. Guztioi
salneurriak eta zerbitzu bera hobetzen lagunduko diguten
inkestei
erantzun.
Era honetan, federaziook hornitzaile berari erosketak
egiteak dakartzan abantaila ekonomikoez eta bestelako
abantailez gozatu ahal duzue. Argi denez, erosketak taldeka
egitean azken gastuak jaitsi egiten dira, nahiz garraioaren
ondorioz sortutakoak, edota erosiko diren produktuekin
zuzenki erlazionatuta dauden gastuak.
Gainera, nahi duenak web honetan Komuneko Erosketa proiektuari
buruzko informazioa jaso, zerbitzua hobetzera zuzendutako
inkestak bete, eta bere ezaugarriak zuzenean zeintzuk
diren jakin ahal izango du.
Azken finean, Euskal Kirol Federazioen Batasunak komuneko
erosketa sistema oso bat eskura izango du. Sistema honek,
zalantzarik gabe, atxikitako federazioen eta hauetan federatuta
daudenen arlo honetan egindako gestioak erraztuko ditu.
Zerbitzura
sartu