Eratu berri den elkarte orok baliabide ekonomikoak eta materialak behar ditu beren ekintzak era eraginkorrean eta berandutzerik gabe burutu ahal izateko.
Kasu honetan, EKFB-k baditu altzariz eta material tekniko egokiz hornitutako lokalak. Funtzionamendu ofizialezko lehen urte hau bizia eta zaila izango da, eratu berri den elkartea izanda, ez baitago ezer idatzita, ezta tamaina bereko erreferentzi argirik ere, Euskadin behintzat. Beraz, aurten elkartearekin bat datozen ekintza egokiak imajinatu eta sortu egin beharko dira.
Hasiera batetan, garrantzitsua iruditzen zaigu publizitatean eta irudian inbertitzea, Euskal Herrian kirol antolakuntzan eredu ona izateko ekimen esparru ezberdinetara zuzenduta. Hauen artean honako hauek daude: euskal selekzioak, euskal federazio guztientzat zerbitzu ezberdinak, web orrialdea, jendetza handia erakartzen duten kirol edo kultura ekitaldiak, inbertsioak, heziketa, kongresuak, bidaiak, jantzi propioak, etab.
Publizitatea eta irudia oso garrantzitsuak dira EKFB-ren proiektuak sustatu eta argitaratzeko. Ildo honetan, buletin informatibo bat ere sortzeko asmoa dugu gure bezero hurbilenetarikoak diren euskal kirol federazioak informatutak edukitzeko.
Aipatutako web orrialdeak garrantzizko informazioa, gaurkotasuna, historia, berriak, zerbitzuak, babesleak, kideak, legedia, xedeak, etab. edukiko ditu.
EKFB-aren finantzaketa propioa behar dituen errekurtso propioak sortzen saiatuko da, honetarako iturri ezberdinak erabiliz; adibidez, babesleekiko akordioak, markak, enpresak, merkaturatze egoki baten bidez jantzi eta kirolerako material marka propioa sortuz, administrazioarekiko dependentzia ekonomikoa gero eta txikiagoa izan dadin. Finantzaketa propiorantz jo behar da, edo behintzat helburu honetara ahalik eta gehien hurbiltzea.
Era berean, EKFB-a kide berriak erakartzen saiatuko da, ahotsa izango luketelarik. Atxikimendu mota hau oso interesgarria izango da ikuspegi praktikotik eta funtzionaletik, horrekin gai-aberastasuna eta kudeaketarik onena lortu ahal izateko, EKFB-aren helburu eta proiektuen martxan jartzearen hobekuntzara eta praktikotasunera lagunduz.
EKFB-k dituen helburuen artean, 14/98 kiroletako Euskal Legeak ematen dizkion
funtzioen garapen eta areagotzea dago. Beste gauzen artean, alferrikakoak
diren burokraziak baztertzeaz, zuzendarientzat, kirolarientzat, teknikarientzat
euskal federazioetarako gehigarrizko balore handia sortzeko esfortzuak bateratzeaz,
euskal federazioentzat zerbitzu komunak sortzeaz (itzulpenak, prentsa, informatika,
euskaldunizazioa, erosketen zentrala, euskal kirol mutualitatea, kongresuak,
etab.) arduratuko da.
![]() |
![]() |
|
|
|