EUDELEKIN EGINDAKO HITZARMENAREN AURREPROIEKTUA
EKFBk Euskal Udalen Elkartearekin (Eudel) elkarlanerako aurre-hitzarmen bat prestatu du. Honen helburua bi erakundeen elkarrenganako etekina lortzea da. Honela, udalek udal kirol kudeaketa arloan, ekitaldi antolakuntzan eta web publizitate arloan aholkularitza jaso ahal izango dute.
Bestalde, akordioaren bitartez kirol federatuek udal kirol ekipamenduak eta beren entrenamendu edota txapelketetarako erabili ahal izango dituzte. Honela, EKFBn atxikitako federazioentzat ukaezinezko abantailak sortuko ditu: kirolarientzat entrenamendu ordutegietako luzapena, osagarrizko zerbitzuen erabilpenean gertutasun hobea (masajeak, bideo gelak,...).
EKFB-REN PRESENTZIA KIROL BATZORDE ETA FORUETAN
Bai EKFB eta baita federazio kideak ere kirol batzorde eta foru ezberdinetan bertan egon behar dira. Honela, Biolentziaren Aurkako, Doping, Sustapen Olinpiko eta Unibertsitate Kirol arloetako batzordeetan hartzen diren erabaki edo politikak euskal federazioek beti bertatik aztertu ahal izango dituzte.
Era berean, garrantzitsua da Euskal Kirol Kontseiluan ordezkatuta egotea, federazioen eta bere kirolarien interes komunak defendatzeko helburuarekin.
JANTZI PROPIOAK
Azpimarratu beharreko beste arlo bat jantzi propioena da, publizitate eta
irudi gai barne daramatzalarik, eta merkaturatzea norbere buruaren finantzaketa
metodo bezala bultzatuko duelarik, besteak beste. Horretarako, kirol marka
propioa eta esklusiboa beharrezkoa suertatu da.
Ideia EKFBn sartuta dauden beste federazioek beren logotipoekin eskakizunak
egiteko edukiko luketen aukerarekin betetzen da, beren Euskal Selekzioentzat
ekipamendu ofizial bat eduki ahal izatea.
HEZIKETA-KUDEAKETA ZUZENDARIENTZAT
Batasunera atxikita dauden federazioetako zuzendarien heziketa funtsezkoa da. Horrela, EKFBk hiru hileka izaera praktikoa duten mintzaldi sailak antolatuko ditu, kirol arloaren barruan gai ezberdinetan prestakuntza egokia bultzatu nahian.
FEDERAZIOETAKO LANGILERIAREN EUSKALDUNTZEA
EKFBk HABErekin elkarlanerako hitzarmen bat ezarri du, federazioek kontratatutako langileek eta zuzendariek etekina atera ahal izango diotelarik. EKFB federazio kideen langile eta zuzendarien euskara mailari buruzko datuak jasotzen ari da, beren benetako beharrak zeintzuk diren alor honetan Euskara ikasi edota hobetzeko prozesuan ahalik eta baldintza onenak izateko.
EUSKAL MUTUALITATERAKO IKERKETA
Printzipioz hiru fase izango ditu:
1. Beharrezkoa den informazioa aukeratu, datuen bilketa eta analisia (zerbitzuen
zerrenda erabakitzeko lizentzien zenbakia, gaur egungo primak, istripu kopurua
eta gastuak, mutua batengandik zer espero den jakiteko inkesta)
2. Ikerketa aktuariala: arriskuen informazio gurutzaketa, eskaintzen gastua
primak ezartzeko.
3. Alternatiben ikerketa eta balorazioa: zerbitzu itunaren analisia, merkatu
azterlana, era juridikoaren aukeraketa eta funtzio estruktura eta antolakuntza.
![]() |
|
|
|