Euskal Kirol Federazioen Batasuna euskal kirol federazioak ordezkatzen
dituen elkartea da, eta bere helbururik nagusiena euskal kirolaren
garapena da.
Eusko Jaurlaritzak onartutako Euskadiko 14/1998 kirolaren Legeak,
bere VI Ataleko III Tituluan, Euskal Kirol Federazioen Batasunaren
sorketa, arautze eta garapena barneratzen zituen. Elkarte berria
garatu eta arautzen zuen dekretua Gobernuaren Kontseiluan onartu
zen iragan 2002ko abenduaren 10ean.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna elkartze librean datzan elkarte
moduan eratzen da, izate juridikoa duelarik, irabazi-asmorik gabeko
eta interes publiko eta soziala duen elkartea da. Gure helburua
oinarri komunak bilatzea da, euskal kirol federazioen hobekuntza
eta garapenerako, hauen defentsa betetzeko eta hauen kirol helburuak
lortzeko. Horrez gain, administrazio edo laguntza teknikorako
estruktura komunen eraketa burutzea ere dago gure agendan.
Era berean, Legeak legez ezarritako, eta Eusko Jaurlaritzaren
kirol elkarteen Erregistroan inskribatuta dauden, euskal eta lurraldeetako
kirol federazioak ordezkatzeko betekizuna ematen dio. Beste betekizun
bat ematen dio, alegia, euskal federazioei sostengu eta estalkia
ematea hauek beren euskal selekzioek nazioarteko txapelketetan
parte hartzea bultzatu dezaten.
Batasunaren betekizunen, konpetentzien eta helburuen artean,
bere osotasunean euskal kirolaren promozioa, defentsa eta ordezkaritza
daude. Baita erakunde publiko eta pribatuekin elkarlana Euskadin
kirolaren garapen eta hobekuntzarako, euskal kirol selekzioak
bultzatzeko eta euskal kirol federazioentzat zerbitzu komunak
sortzea.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna une orotan saiatuko da bazkide
diren kirol federazioek dituzten konpetentziak edo dagozkien atxikitako
funtzioak errespetatzen, hauen interesak minduta gerta ez daitezen.
Bukatzeko, geure ustez, Euskal Kirol Federazioen Batasuna behar-beharrezko
baliabide eta tresna da euskal kirolaren garapenerako, eta hau
ez litzateke zilegi izango kirol federazioekin eta euskal instituzioekin
elkarlanean aritu gabe.