Euskal Kirol Federazioen Batasuna zuzentzen duen 2002ko abenduak 10eko 2002/289
dekretuaren onarpena eta indarrean sartzea aurrerapen handia da euskal kirol
federatuaren estrukturaketarako eta arautzerako.
98/14 Kirol Legeak bere VI ataleko 36 artikuluan Euskal Kirol Federazioen
Batasunaren sorrera hitzartzen zuenetik, pertsonalitate juridiko propioarekin
eta ahalmen juridiko osoarekin eta egiteko gaitasun osoarekin, euskal kirol
federazioen multzoaren ordezkari zelarik, denbora pasa da. Bere helburua ez
da ondorengo hauetan azaltzen ez denetariko bat: euskal kirol federatuaren
hobekuntza eta garapenerako komuneko oinarriak ezartzea, beren kirol helburuen
defentsa eta hobeto lortzea, euskal kirol federazioen administraziorako edo
laguntza teknikorako estruktura komunen sorrera, eta baita Kirol Administrazioari
aholkularitza euskal kirol federazioei beharrezkoa den babesa estatu mailako
eta nazio arteko txapelketetan euskal selekzioen parte hartzea sustatzeko
eta bultzatzeko ere.