Atal honek Euskal Selekzioen ezaugarri ta jarduerei buruzko informazioa
eskaintzeko xedea du. Gaur egungo selekzioen zerrenda batez gain,
hemen geure talde nazionalen Historia ezagutzeko aukera duzu ere.
Oraingoz, futbol selekzioarena eskura duzu, eta laster beste kirol
batzuen Historia ezagutuko duzu orri hauetan.
EAEko kirol selekzioak sustatu eta indartzeko dirulaguntzak arautzen
dituen Eusko Jaurlaritzaren Agindua.
EUSKAL SELEKZIOAK
Atletismo: Eskolaumeen Selekzioak, Infantilak, Gaztediak,
Gazteak eta Absolutuak, denak gizonezko eta emakumezkoen kategorietan.
Saskibaloia: Kadete eta Infantil kategoriak, bai
gizonezko eta emakumezkoak, Espainiako Txapelketan parte hartzen
dutelarik. Selekzio Absolutua gizonezko eta emakumezkoa.
Eskubaloia: Kadete, Gazte eta Absolutu kategoriak,
gizonezko eta emakumezkoa.
Boxeo: Pisu Astuna, Superertaina, Arina, Superarina
eta Walter dira Espainiako Txapelketan parte hartzen duten kategoriak.
Oilar, Superwalter eta gurutze pisuek ere badute Euskal Selekzioa.
Futbola: Selekzioak Absolutu, Beterano, Zaletu,
Gazte, Kadete, 17 urtetik beherako Emakumezkoen eta 25 urtetik beherako
Emakumezkoen kategorietan.
Gimnasia: Gizonezko eta emakumezko Gimnasia Artistikoko
selekzioa, eta Gimnasia Erritmiko, Tranpolin eta Kirol Aerobic Selekzioa.
Pilota: Esku, Zesta Punta, Larruzko Paleta, Esku-trinkete,
emakumezko Goma femenino eta Sare Selekzioak.
Rugby: Selekzio Absolutua.
Surf: Selekzio Absolutua.
Boleibol: Senior Absolutua, Gazte, Kadete, Infantil
eta Hondartzako Boleibol Selekzioak.