Joko guztiek beren arauak dituzte, eta kirolak, bere funtsean,
jokoen multzoa besterik ez da. Beraz, kirol mundua objektibotasunez
ikusi nahi bada, beharrezkoa da behar den informazioa izatea kirol
legediari dagokionez. Ondoren eskuragarri duzu honetarako erabilgarri
izango zaizun dokumentu sorta bat.
Interes gehien duten disposizio legalak agertzen diren araudi
bilduman datza, osoki agertzen diren testu legal ezberdinez lagunduta
Euskal Kirol Federazioen Batasunaren Web honetan eskaintzen den
arau bilduma honek zerbitzu hau erabiltzen duen orori estatu mailan
eta Euskal Erkidego Autonomoan dauden kirol disposizio multzorik
esanguratsuenaren erreferentziak eskaintzen dizkio.
Horregatik, jakin behar da hemen eskaintzen den disposizioen
zerrenda ez dela zehatza eta zerbitzu hau eskaintzen duenak ez
duela ardurarik hartzen aurkeztutako disposizioen gaurkotasun
oso edo partzialari dagokionez, gehien bat disposizioetariko askok
erabateko edota isilbidezko indargabetzea jasan dituztenean. Arrazoi
honengatik, disposizio batzuen alboan informazioa argitu edo betetzeko
oharrak dauzkate, arlo konkreturen batetan gaurko edo etorkizuneko
araudia hobeto ezagutzen laguntzeko.
Azkenik, nazioarteko hitzarmenak, akordioak edo disposizioak,
Lurralde Historikoetatik ateratako arauak eta dirulaguntza programak
arau bilduma honetatik at geratzen direla esan behar da.
4/1998 Legea, aurtengo ekainak 11n onartua, euskal kirolaren arautzean
aurrerapen handia da.
Printzipioz, lege honek kirolaren praktika sektore pribatuaren
sustapenaren bitartez bermatzearen alde apustu egiten du. Era
berean, honako gai hauek hausnartzen dira, besteak beste: kirolean
dagoen biolentzia, dopinga, emakumea kirolean, unibertsitate eta
eskola eremuak, prestakuntza eta titulazioak, kirolarien osasuna,
kirol ekipamendu eta zerbitzuak, Euskal Kirol Diziplina Batzordea,
Euskal Kirol Kontseilua, klubak, Kirol Sozietate Anonimoak, federazioak...
Elkarte estrukturaren arautzea lege ospetsu honen puntu indartsuetariko
bat da, inposatzen duen instituzioen arteko konpetentzia mugaketarekin
batera. Honen helburua aurreko legeen interpretazio ezberdinekin
amaitzea da.
"98ko legea" bezala ezagutzen den honek Euskal Kirol
Federazioen Batasuna "kirolaren hobekuntza eta garapenerako
komuneko oinarrien bilaketa, bere kirol helburuen defentsa eta
hobeto lortzea eta administraziorako edo kirol federazioentzat
laguntza teknikorako estruktura komunen ezarpena xede bezala dituen
nortasun juridikoa duen kirol entitatea" dela ezartzen du,
testu legalak berak adierazten duenaren arabera.
Gainera, legeak EKFBri euskal federazio guztien ordezkapena ematen
dio, erakunde bakoitzaren eskubideak kutsatu gabe.
Euskal selekzioei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak onartutako testuak
Batasunaren hauen jaiotze eta garapena bultzatu eta sustatzeko
betebeharra antzematen du, bereziki gure selekzioen estatu eta
nazioarte mailetako lehiaketetan parte hartzeari dagokionez.
Legeak, era berean, honako hau dio: "Modalitate bakoitzeko
euskal federazioa soilik izango da euskal kirol federatuaren ordezkari
estatu eta nazioarte mailetan. Euskal federazioek beren kirol
selekzioek estatu eta nazioarte mailetako lehiaketetan parte hartzea
sustatu eta antolatu beharko dute".
Euskal Kirol Kontseilua erregulatzen duen dekretuak
Euskal federazioen kirol saioak finantzatzeko
dirulaguntzen deialdia, 2005 urterako
Izaera juridikorik ez duten kirol elkarteen
ziurtagiri eredua eta barruko arauak
Espainian Kirol Elkarte Anonimoen araupeketa
Euskal Autonomi Erkidegoaren Elkarteen Legedia
Bosman kasuaren epaitza
Kolpak auzia
Diru nahirik ez duten Elkarteen zerga-araubidea
eta Mezenazgoaren fiskal eragingarriei buruzko espainiar legea