|
Urriaren 24an, igandean, Euskal Kirol Egunaren lehen edizioa izango da
Bilbon. Kirol gertaera garrantzitsu hau Euskal Kirol Federazioen Batasunak
antolatzen du jardunaldi girotsua, parte-hartzailea eta kirol-jardunaldia
sustatzeko helburuarekin, baina baita euskal kirola aintzatesteko
helburuarekin ere.
Jardunaldi hau Zorrotzaurre eta Botika Zaharreko inguruan egingo da,
azken honetan jarduera gehienak izango direlarik.
Ordutegia izango da 10.00etatik 15.00retara.
|
|
Euskal Kirol Egunak euskal kirol ezberdinen ezaguera eta hasiera sustatu
nahi du, baita Euskal Federazio ezberdinen eta Euskal Kirol Federazioen
Batasunaren inguruan Euskal Kirolaren ordezkatzea sendotzea ere, Euskal
Kirol Federazio ezberdinen arteko harremanak indartuz.
Euskal Kirol Egunaren beste helburuetako bat da Euskal Selekzioentzat
ordezkaritza ofizial baten aldarrikapena sendotzea, bere modalitate
ezberdinetan nazioarteko mailan.
Euskal Kirol Egunean aurreikusitako kirol jarduera guztiek, hogeita
hamar modalitate ingururekin, izaera parte hartzailea izango dute, eta
jaiegun baina aktiboa ere den egun honetan gozatu nahi duen edonork har
dezake parte. Bertan, monitoreak zein jarduneko kirolariak egongo dira.
Bilbon egiten diren kirol jarduera ugarien artean nabarmentzen dira:
arraunketa (estropadak kategorien arabera), bela (ontziak Abratik
Euskaldunara igoko dira), piragüismoa (Abusutik Euskaldunarako jaitsiera),
igeriketa (waterpoloa, eta zeharkaldia igeriz), surfa eta arrantza eskola;
baita atletismoko herri lasterketak, txirrindularitza eta patinajea
Itsasadarreko ertzetatik. Euskal Kirol Egun honetan parte hartzen dutenek
erakusketa probez ere gozatu ahal izango dute, hala nola, pilota,
halterofilia, eskrima, arku-tiroa, boleibola, herri kirolak, badminton,
beisbol, golf, taekwondo, gimnasia, mendizaletasuna eta kirol egokitua.
Jardunaldi honetan saskibaloi txapelketak, mahai-tenisa,
eskalada-murrua, jardueren tailerrak, xake partidak, lehiaketak eta
haurrentzako jolasak ere izango ditugu.
Gainera, eta bere izaera aldarrikatzailearen barnean, 14.00etan,
Zorrotzaurreko zabaldegian, Euskal Selekzioen ofizialtasunaren aldeko
kontzentrazioa egingo da, bertan kirolariak, politikariak, eta federazioen
arduradunak izango direlarik. Ordurako, Bilbo kaleak kirolariez beteko
dituzten hainbat herri lasterketak eginak izango dira, erreferentzia bihurtu
nahi den jardunaldi batean. Nahi duenak har dezake parte herri lasterketan:
txirrindularitza (10etan), patinajea (11etan) eta atletismoa (11:45ean) 6
kilometroko zirkuitu batean: Botika Zaharra biribilgunea- Euskalduna Zubia-
Kale Nagusia- Plaza Biribila- Buenos Aires- Acebal Idígoras- Uribitarte
Pasealekua- Abandoibarra- Txurruka kaia eta Brunet- Abandoibarra- Euskalduna
Jauregia- Euskalduna Zubiko pasagunea - Botika Zaharreko parkea, eta helmuga
Erribera Botika Zaharrean.
Gertaeraren helburu ludikoa kontuan hartuz, jardunaldia fanfarreek
girotuko dute, eta barrutian haurrentzako puzgarriak, produktu tradizionalak
dastatzeko txozna bat, eta baita arropa eta Euskal Kirol Federazioen
Batasuneko produktuak saltzeko denda bat ere jarriko dituzte.
Euskal Kirol Federazioen Batasuneko
Euskal Kirol Federazioen Batasuna (UFDV-EKFB) euskal kirolaren proiektu
zahar bat da, iragan urtean azkenean errealitate bihurtu zena. Helburua da
erakunde juridiko beraren menpean euskal kirolaren federazio guztiak
elkartzea. Ekimenaren arrakastak erakusten du euskal kirolean bere beharrari
buruz dagoen kontzientziazioa: euskal kirol federazioen 48etatik 42, Euskal
Kirol Federazioen Batasunarekin elkartu dira, hortaz, ia 200.000 kirolarik
(Euskal Autonomi Erkidegoaren biztanleriaren %8,5) bat egin dute helburu
berberen alde:
- Kirol Federatua garatzea Euskal Herrian.
- Euskal selekzioak sustatzea.
- Kirol Federazioei diru-laguntzak jasotzen erraztea.
- Kirol politikak egiteko ideiak ematea.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna (UFDV-EKFB) da gure herriko kirol
federazioen erakunde ordezkatzailea. Bere helburu nagusia da euskal kirola
orokorrean eta federatua bereziki garatzea.
Halaber, Euskal Kirol Federazioen Batasunak ildo ezberdinak ezartzen
ditu honakoa sustatzeko:
- Kirolari gazteenak emakumezkoen lurraldeko selekzio ezberdinetan
sartzea.
- Euskal federazio ezberdinen arteko lankidetza.
- Ororen mutualitate bat, zerbitzuak hobetzen eta federazioen kostuak
merkatzen dituena.
- Baliabide ekonomikoak eta materialak aurreztea federazioei.
- Dopingaren aurkako borroka Kirol federatuan.
EKFBren eginkizun eta helburuen artean nabarmentzen da euskal kirol
selekzioen sustapena, euskal kirolaren sustapena, defentsa eta ordezkaritza
ahaztu gabe; entitate eta erakunde publiko zein pribatuekin elkarlanean
aritzea, kirola garatzeko eta hobetzeko Euskadin; Euskadiko kirol-politika
hobetzeko egindako ekimenen eta ekarpenen proposatzea; eta azkenik, euskal
kirol federazioentzat ororen zerbitzuak sortzeko dagoen asmo tinkoa.