|
Igandean, urriak 23, II. Euskal Kirol Eguna izango da Durangon. Kirol gertaera garrantzitsu hau Euskal Kirol Federazioen Batasunak antolatu du, eta asmoa da jaia, kirola eta parte-hartzea nagusi diren eguna sustatzea ez ezik euskal kirola aintzat hartzea ere.
Bigarren Egun hau egiteko Bizkaiko Durango herria aukeratu dute. Jarduera gehienak kiroldegian eta Landako Ikastetxean egingo dira.
|
 |
| |
Egitaraua. ikusi» |
Ordutegia hauxe izango da: 10:00etatik 15:00etara.
Euskal Kirol Egunaren asmoa da euskal kirol ezberdinen ezagutza eta hastea sustatzea, baita ere, Euskal Kirolaren ordezkatzea indartzea Euskal Federazio ezberdinen eta Euskal Kirol Federazioen Batasunaren inguruan; izan ere, hala, Euskal Kirol Federazio ezberdinen arteko harremanak sendotuko baitira.
Euskal Kirol Egunean aurreikusitako kirol jarduera guztiek - hogei modalitate inguru izango
dira – parte hartzea eskatzen dute, eta jai eguna baina aktiboa ere den egunaz gozatzea nahi duen pertsona orok
parte har dezake. Monitoreak ez ezik kirolari ospetsuak ere egongo dira.
Durangon egingo diren kirol jarduera ugarien artean honakoak aipa daitezke: bolo erakustaldiak, eskrima txapelketak,
badminton partidak, xake torneoak, boxeo-borrokaldiak, piraguismoko bideoak eta urpeko jarduerak, eskubaloi
partidak, karate eta taekwondoko torneoen simulazioa, halterofilia, eskalada praktikak, eskupilotako partidak,
pala eta zesta-punta, arku-tiroa, saskibaloiko 3x3ko partidak, kirol egokitua, Durango-Berriz-Durango ibilaldi
zikloturista, soka-tira, patinajeko paseoak eta aerobic maratoia.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna
Euskal Kirol Federazioen Batasuna (UFDV-EKFB) duela bi urte errealitate bihurtu zen euskal kirolaren proiektua da. Asmoa da erakunde juridiko batean euskal kirol federazio guztiak biltzea. Ekimenaren arrakastak erakusten du euskal kirolean bere beharrarekiko dagoen kontzientziazioa: 48 euskal kirol federazioetatik 42 Euskal Kirol Federazioaren Batasuneko kideak dira; hortaz, ia 200.000 kirolari (Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriaren %8,5) batu dira helburu berdinak lortzearren:
- Kirol federatua garatzea Euskal Herrian.
- Euskal Selekzioak sustatzea.
- Federazio eta kirolariei emandako diru-laguntzak jasotzen erraztea.
- Ideiak ematea kirol politikak egiterako orduan.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna gure herriko kirol federazioak ordezkatzen dituen erakundea da. Bere helburu nagusia da euskal kirola eta oro har eta federatua bereziki garatzea.
Halaber, Euskal Kirol Federazioen Batasunak zenbait gidalerro ezarri ditu ondorengoa sustatzeko:
- Kirolari gazteenak emakumezkoen lurralde selekzio ezberdinetara joatea.
- Euskal federazio ezberdinak elkarlanean aritzea.
- Guztiena den mutualitatea, zerbitzuak hobetzeko eta federazioen kostuak merkatzeko.
- Federazioei baliabide ekonomiko eta materialak aurreztea.
- Dopaketaren aurka borrokatzea kirol federatuan.
EKFBren eginkizun eta xedeen artean nabarmendu behar da euskal kirol selekzioen bultzada, euskal kirolaren sustapena, defentsa eta ordezkatzea ahaztu gabe; entitate eta erakunde publiko eta pribatuekin egindako lankidetzak kirola garatzeko eta hobetzeko Euskadin; ekimenen proposamena, hala nola, liburu bat prestatzea eta protokoloari buruzko ikastaroen antolaketa, eta egindako ekarpenak Euskadiko kirol politika hobetzeko.
Prentsa
Euskal Kirol Federazioen Batasunak Prentsa zerbitzua jarri du Euskadiko komunikabide guztien eskura, eta Euskal Kirol Egunaren jarraipena egin ez ezik, egun horretan izaten ari den emaitza eta jardueren berri ere emango du.
Eguneroko prentsa-oharren bidez emandako informazioa handitu nahi duten komunikabide oro Euskal Federazioen Batasuneko Prentsa-zerbitzuarekin jar daitezke harremanetan. Harremanetarako pertsona: José Antonio Pérez Capetillo.
Harremanetarako telefonoak: 944 16 66 54 / 686 966 399