|
Euskal Kirol Federazioen Batasunak antolatuta, datorren urriaren 22an Euskal Kirolaren hirugarren Eguna ospatuko da Tolosan, Usabal kiroldegian.
Kirol- eta jai-jardunaldi parte-hartzaile eta herrikoi honek kirola gizarteratu nahi du, eta federatutako euskal kirolari merezi duen aitorpena egin nahi dio.
|
 |
|
Egitaraua. ikusi» |
Aukera eman nahi dizugu, horrenbestez, egun horretarako proposatutako jarduera guztietan parte hartzeko: haurrentzako jardueretan, tailerretan, erakusketetan, ikus-entzunezkoetan...
Horregatik, uste dugu euskal kirola orokorrean eta federatua bereziki maite dituzten pertsona guztiak bertan egoteak arrakasta bermatuko duela, eta, gainera, garrantzi handiagoa emango diela etorkizuneko edizioei.
Ekitaldia herrikoia da eta adin guztiei irekia, gazteenei bereziki, egun horretan aukera izango baitute hainbat kiroletan hasteko.
Euskal Kirol Federazioen Batasunak ekimen honekin bilatzen dituen helburuak hauek dira, besteak beste:
Federatutako euskal kirola, bere osotasunean, indartzea, parte-hartze jardunaldi batean.
Euskadin egiten diren kirolak ezagutzera ematea, sustatzea eta horien praktika bultzatzea.
Euskal Selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzea.
Egun handi bat gozatzea, familian eta koadrilan, aisialdi osasungarri eta jolasgarriaren alternatiba gisa.
Ekimen beraren barruan, urriaren 21ean, ostiralean, beteranoen saskibaloi-partida bat jokatuko da, Euskadiko eta Kataluniako selekzioen artean. Usabal kiroldegian izango da, 19:00etan.