Aski jakina da industria osteko gizarte baten aurrean gaudela,
batzuentzat moderno ostekoa delarik, zeinetan kirolak eta aisialdiak
garrantzi handikoak diren.
Kirolak, gaur egungo multzo gizarteetako fenomeno izanik, bere
sinpletasunaren atzean garrantzi eta konplexutasun handiak ezkutatzen
ditu gizarte, kultura, ekonomia eta politika mailetan. Honen ondorioz,
geroz eta garrantzi nabarmenagoa hartzen du aisialdi eta denbora
librearen eremu horretan. Agerian duen sinpletasun hori kirolaren
hizkuntza eta sinbologia gizakiaren gorputza emaitza adierazgarriak,
osasuna, ongizatea, gizarteratzea, prestakuntza, heziketa lortzeko
helburuarekin oinarritzen delako agertzen da. Gainera, kirolak
edonoren esku daude, norberaren maila sozial eta kulturala aintzat
hartu gabe, horregatik da horren unibertsala eta demokratikoa.
Euskal gizartearen aisialdirako denboraren areagotzeak geroz
eta eskakizun sozial nabarmenagoa dakar kirol praktika libre eta
elkartuei dagokienez, baita instalazio eta ekipamenduei dagokienez
ere. Datu hau aintzat hartzekoa da euskal kirol erakunde publiko
eta pribatuen aldetik, hauen ekintzak gai honetan zorroztasun
eta profesionaltasunean oinarritu behar direlarik kudeaketari
dagokionez. Kirol kudeatzaileen estrategia egokiak erabilita,
ongizate eta bizi kalitate hobea lortu behar dira.
Kirolak aurrerapauso handiak eman ditu bere eremu guztietan,
honako hauek honen adibide direlarik: olgeta, aisialdia, osasuna,
abentura-natura, ikuskizunak, etab. Honen arrazoiak jendeak hartu
duen kirolak ekar diezazkiokeen abantailen kontzientzia eta kirola
gaur egungo gizarteko edozein sektorera hel daitekeela dira. Gainera,
gaur egungo gizakiak gero eta luzeago bizi dira. Baina kirolak
aurrera egin dezan kirola garatu eta perfekzionatu dezaketen zientzi
orotara irekiak egon behar dugu, hauek erabilita kirolaren kudeaketarako
tresna interesgarriak lor baitaitezke.
Edozein kasutan, kirola edozein herriren kultura eta kolektibotasuna
bideratzeko modu argia izan da eta gaur egun ere bada, beraren
bitartez prestakuntza fisikoa, psikologikoa, intelektuala eta
soziala lortzen delarik. Kirola praktikatzen den tokiaren irudia
ere bada, karisma indibiduala edo kolektiboa adierazten du eta
praktikatzen dutenek, jarraitzen dutenek eta sustatzen dutenek
disfruta dezakete.
Euskal Herria beti izan da honen adibide eta modeloa, bai kirol
aniztasunean bereiziz eta baita itsasoarekiko lotura eta ohiturengatik
bereak diren kiroletan ere, kolektibotasuna maite izan delako
(taldea), edo urarekiko lotura izan delako.
Igerilarien, arraunlarien, surflarien eta futbolarien, atleten
eta mendizaleen, pilotarien, gimnasten eta txirrindularien sehaska.
Inor ez da harritzen eraikuntza itxiekiko egin den adaptazioagatik
(eskubaloia, waterpolo,...), edo polikiroldegiak hemen eta han
erabiliak izateagatik eta espazio libreak erabiliak izateagatik,
bai parkeetan, mendietan, hondartzetan edo errepideetan.
Kirolaren esanahiak eta bere funtsezko eta konstituzio ezaugarriek
interpretazio ugari sortu dute. Era honetan, autore batzuek kirolaren
ezaugarrietatik emaitza nabarmenak lortzeko gizakiak egiten dituen
ahaleginak eta gizakiek beren buruak gero eta perfektuagoak izaten
saiatzea nabarmentzen dituzte; beste batzuek beste elementu batzuk
azpimarratu dituzte, besteak beste gizakiak lehia egiteko duen
gaitasuna eta helburu berriak jartzera bultzatzen gaituen lorpenaren
beharra. Orotara, "kirol" hitzak esanahi ugari du, errealitate
sozial aldakor konplexuei buruzkoa da eta.
Baina, benetan, eta kirolaren fenomenoa esanahi konkretu batera
ez murrizteko nahian, esan daiteke kirola, funtsean, entretenimendu
etikoa, fenomeno estetikoa, gizarte konpetitibo eta aisialdi zale
baten proiektua dela, oldarkortasunetik eta bakartasunetik alde
egiteko bidea, balore positiboetan hezteko bermea, "fair
play" bat... isolamendutik aldentzeko errekurtso ederra.
Hala eta guztiz ere, zaila da kirola zertan datzan eta honek
errealitate antropologikoki eta kulturalki zer suposatzen duen
esatea guztiek esanahi hau onar dezaten, ezta errealitate sozial
bezala ere, hau geroz eta konplexuagoa izango delarik, kirola
gelditu gabe aldatzen baita eta bere esanahia aldatzen baitu,
bai gizakiaren jarrerari eta ekintzei dagokienez eta oso konplexua
den errealitate soziala barneratzeari dagokionez. Baina bere erabilgarritasuna
eta funtzioa alde batera utzita, gogoratu behar da gizakiak betidanik
behar izan duela jolastea eta dibertitzea... baina gizakiak agindu
hori agindua bera ikasteaz arduratu gabe jarraitu du. Gaur egungo
kirolaren garapenak alde batetik, eta zientziak beste batetik,
irudi hau erabat aldatu dute, kirol diziplina ezberdinei tokia
utziz, hauek kirolaren inguruan arazoak planteatu dituztelarik.